miércoles, 9 de noviembre de 2016

MUSEOA eraikitzen...



Montaubaneko museoaren proiektuan guztiz murgilduta gabiltza jada. Hasierako ideiak eta hau lortzeko nituen erreferentziak azaldu ondoren eraikina proiektatzen hasi naiz eta baita bere inguruan sortuko duen espazioa ere. Eskuzko lehen bozetoek batez ere eraikinaren morfologia eta programaren banaketa lantzeko balio izan didate. Kokapenean pentsatzen ibili naiz eta honek lurzoruan izango duen eraginean ere. 

Eraikina ibaiaren ertzean kokatuko da. Ibaia eraikinaren azpitik pasatzen denaren ilusioa sortzeko urez betetako eremu gehigarri bat egongo da ertzean eta "ibai artifizialaren" eta benetako ibaiaren artean pasarela bati esker pertsonak igaro ahal izango dira. Bilboko Guggenheim museoan sortzen den efektuaren antzera. Zati artifizialaren gainean eraikina kokatuko da pilote ugariren gainean eutsiz. Horrela ibiaren uholdegarritasun kotatik gora geratuko da lehen solairua eta honetara iristeko lurretik aterako den malda bat izango da bide bakarra. 

Behin malda hori igota eraikin barruan egongo gara. Eraikina huts eta beteen arteko konposizio bat da, kasu batzuetan "kutxen" barnean murgilduko gara eta beste batzuetan azaletik igaroko ditugu. Horrela altuera eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira edozein motatako erakusketak hartzeko, eta bisitariarengan sortuko den sentsazioa aldakorra izango da eraikinean zehar. Programa "kutxa" eta "hutsen" artean banatuko da eskaeraren arabera. Dena inguratuko duen azal batek kanpo itxura emango dio. 

Beraz, momentu honetan eraikinaren konposizioan eta erabileren banaketan lanean ari naiz, eta aldi berean inguruan sortuko duen espazio berrian. Beranduago barne espazioak sakonago lantzeko ordua izango da, nahiz eta orain ere aldi berean ideia batzuk planteatzen ari naizen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario