sábado, 5 de noviembre de 2016

ATLASA | maketa

Atzoko atlasaren aurre-ematearekin bideratua utzi dugu abenduan entregatu beharreko lana. Bertan, Zaldibi herria daukagu aztergai klaseko talde guztiok, bakoitzak aspektu desberdinak herriaren inguruan. Gure taldea industria vs. turismoaren gaia lantzen ari gara, bi aspektu horiek muturrera eramanda nola eragingo luketen Zaldibi bezalako herri txiki batean. Horretarako industriaren barnean industria masiboa (enpresa edo konpainia handi baten eragina) eta industria txikia (langile gutxiko hainbat enpresak izango zuten eragina) dauzkagu aztergai, eta turismoaren barnean ere masiboa (Valentzia inguruko herrietakoa bezalakoa) edo slow edo lasaia (bertako ekosistema errespetatuz). Lau hipotesiek Zaldibin itxia eta abandonatua dagoen Bilore dute erdigune, hori baita gure ustez herriaren noranzkoa bideratuko duen erdigunea. Bertan pasatzen denak herritarren bizia eta herria bera alda dezake, nahiz eta zaldibitarrek inolako aldaketarik nahi ez izan. Edozein momentutan Biloreko partzela beste esku pribatu batek eros lezake eta bertan jartzen duenaren arabera guztiz aldatuko litzateke herriaren etorkizuna.

Proiektuak Zaldibiko parte-hartze prozesuan eragin zuzena izango du, baita Austriako ikasle batzuekin egingo dugun tailerrean abenduaren erdialdean. Horretarako talde bakoitzak bere lana erakusketa bat izango balitz bezala aurkeztu beharko du. Gure ideia gure lana islatzeko bionbo bat da, non zatikatutako 4 irudi desberdinek gure lau hipotesiak islatuko lituzketen. Gure lanak ahalik inpaktu gehien izateko modua irudi baten bitartez egitea pentsatu dugu; bertan hipotesietako bakoitzak izango lukeen eboluzioaren emaitza agertuko litzateke eta eskema edo time-line baten bitartez azalduko litzateke eboluzio hori. Ulermena errazteko benetako adibideei erreferentzi egin nahi diegu eta horrela irudia eboluzioarekin (eskema) eta benetako adibideekin lotuz.


Besterik gabe, bionboaren lan-maketaren argazkia behean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario