miércoles, 30 de noviembre de 2016

MONTAUBAN | maketaren beharra

Proiektu honen garatze prozesuan azkenean iritsi beharreko unea iritsi da, maketan bolumena ikustearena. Orokorrean denok maketa landu beharrean gaudela ikusi da, eta nire kasu partikularrean oso lagungarria dela konturatu naiz nire eraikinaren zentzua bolumenak guztiz definitzen duelako. 

Azaletatik eta kutxa barneetatik doazen bi ibilbide gurutzatutak estaldura arin batek babestuko ditu. Kontzeptu hau argi ikusteko, hona hemen landutako maketaren argazkiak eta zenbait oin eta eskema.


jueves, 24 de noviembre de 2016

MONTAUBAN | barnea antolatzen

Elkar gurutzatzen diren bi eskailera ibilbidek bolumenen barnetik edo azaletik eramango dituzte bisitariak. Erakusketa mota bakoitzak bere atmosfera beharrak izanik, guztiz itxiak edo kontrara guztiz irekiak diren espazioak aurkezten dira, beti ere eraikinaren kontzeptua indartuz eta gainera erakusleari sentsazioak areagotzen lagunduz. Beraz, bi esperientziako museoa izango da, azalak eta barneak zeharkatuz, inoiz elkartzen ez diren bi eskaileraz osatutako nukleo batez artikulatuta.


jueves, 10 de noviembre de 2016

MUSEOA | tarte entrega


HUTSA eta BETEA | KANPOA eta BARNEA | AZALA
Eraikina eratzen duten kontzeptuak. Haien artean sortzen diren espazioek, positibo edo negatiboek, museoan parte hartuko dute.

miércoles, 9 de noviembre de 2016

MUSEOA eraikitzen...



Montaubaneko museoaren proiektuan guztiz murgilduta gabiltza jada. Hasierako ideiak eta hau lortzeko nituen erreferentziak azaldu ondoren eraikina proiektatzen hasi naiz eta baita bere inguruan sortuko duen espazioa ere. Eskuzko lehen bozetoek batez ere eraikinaren morfologia eta programaren banaketa lantzeko balio izan didate. Kokapenean pentsatzen ibili naiz eta honek lurzoruan izango duen eraginean ere. 

Eraikina ibaiaren ertzean kokatuko da. Ibaia eraikinaren azpitik pasatzen denaren ilusioa sortzeko urez betetako eremu gehigarri bat egongo da ertzean eta "ibai artifizialaren" eta benetako ibaiaren artean pasarela bati esker pertsonak igaro ahal izango dira. Bilboko Guggenheim museoan sortzen den efektuaren antzera. Zati artifizialaren gainean eraikina kokatuko da pilote ugariren gainean eutsiz. Horrela ibiaren uholdegarritasun kotatik gora geratuko da lehen solairua eta honetara iristeko lurretik aterako den malda bat izango da bide bakarra. 

Behin malda hori igota eraikin barruan egongo gara. Eraikina huts eta beteen arteko konposizio bat da, kasu batzuetan "kutxen" barnean murgilduko gara eta beste batzuetan azaletik igaroko ditugu. Horrela altuera eta tamaina ezberdineko espazioak sortuko dira edozein motatako erakusketak hartzeko, eta bisitariarengan sortuko den sentsazioa aldakorra izango da eraikinean zehar. Programa "kutxa" eta "hutsen" artean banatuko da eskaeraren arabera. Dena inguratuko duen azal batek kanpo itxura emango dio. 

Beraz, momentu honetan eraikinaren konposizioan eta erabileren banaketan lanean ari naiz, eta aldi berean inguruan sortuko duen espazio berrian. Beranduago barne espazioak sakonago lantzeko ordua izango da, nahiz eta orain ere aldi berean ideia batzuk planteatzen ari naizen. 

sábado, 5 de noviembre de 2016

ATLASA | maketa

Atzoko atlasaren aurre-ematearekin bideratua utzi dugu abenduan entregatu beharreko lana. Bertan, Zaldibi herria daukagu aztergai klaseko talde guztiok, bakoitzak aspektu desberdinak herriaren inguruan. Gure taldea industria vs. turismoaren gaia lantzen ari gara, bi aspektu horiek muturrera eramanda nola eragingo luketen Zaldibi bezalako herri txiki batean. Horretarako industriaren barnean industria masiboa (enpresa edo konpainia handi baten eragina) eta industria txikia (langile gutxiko hainbat enpresak izango zuten eragina) dauzkagu aztergai, eta turismoaren barnean ere masiboa (Valentzia inguruko herrietakoa bezalakoa) edo slow edo lasaia (bertako ekosistema errespetatuz). Lau hipotesiek Zaldibin itxia eta abandonatua dagoen Bilore dute erdigune, hori baita gure ustez herriaren noranzkoa bideratuko duen erdigunea. Bertan pasatzen denak herritarren bizia eta herria bera alda dezake, nahiz eta zaldibitarrek inolako aldaketarik nahi ez izan. Edozein momentutan Biloreko partzela beste esku pribatu batek eros lezake eta bertan jartzen duenaren arabera guztiz aldatuko litzateke herriaren etorkizuna.

Proiektuak Zaldibiko parte-hartze prozesuan eragin zuzena izango du, baita Austriako ikasle batzuekin egingo dugun tailerrean abenduaren erdialdean. Horretarako talde bakoitzak bere lana erakusketa bat izango balitz bezala aurkeztu beharko du. Gure ideia gure lana islatzeko bionbo bat da, non zatikatutako 4 irudi desberdinek gure lau hipotesiak islatuko lituzketen. Gure lanak ahalik inpaktu gehien izateko modua irudi baten bitartez egitea pentsatu dugu; bertan hipotesietako bakoitzak izango lukeen eboluzioaren emaitza agertuko litzateke eta eskema edo time-line baten bitartez azalduko litzateke eboluzio hori. Ulermena errazteko benetako adibideei erreferentzi egin nahi diegu eta horrela irudia eboluzioarekin (eskema) eta benetako adibideekin lotuz.


Besterik gabe, bionboaren lan-maketaren argazkia behean.