Lehenengo ariketa hau egiteko gure ideia maketan adierazi behar dugu. Atzera begiratu eta konturatu naiz lan egiteko era hau niretzako ez dela hain berria, izan ere, aurreko kurtsoetan ere zenbait proiektutan maketan lan egin izan dut.
Bi ariketa erakutsiko ditut, bakoitzean adierazi nahi nuena azalduz.
Lehena Loos-en Muller etxearen interpretazio bat izan zen. Etxe honek daukan berezitasuna barne ibilbidea da, Loosek estantzien artean sortzen zuen lotura. Hori adierazteko estantzien gardentasuna eta pribatutasuna bereiztu nituen eta kutxa eran adierazi. Haien arteko lotura eskaileraren bidez gertatzen denez altuera ezberdinetan agertuko dira kutxak.
Bigarrena, aldiz, nire proiektu baten ideia adierazteko egin nuen maketa da. Gibson gitarra etxearentzako pabilioia egin nuen. Hau esperientzien ibilbide bat izango zen, gitarra baten fabrikatze prozesua adieraziz, fase bakoitzean erabiltzen diren materialak eta haien nortasuna adierazi nahi izan nituen. Zur gordina,zur landua, hutsunea edo kutxa eta metala.
Emaitza honako hau izan zen, ondoren proiektua bideratu zuena.
Oraingo ariketan maketa ez da hain kontzeptuala edo txukuna izango beharbada, lan prozesua erakutsiko duen prozesu bat izango da, "zikinagoa" edo ez hain garbia. Baina prozesu honen emaitza agian horrelako zerbait izan daiteke. Aurreko lan hauek begiratzean konturatu naiz beharbada ez dela uste nuena bezain zaila izango, eta kontzeptuak argi izanda emaitza adierazgarri bat lortu daitekela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario