miércoles, 28 de septiembre de 2016

ARKITEKTURA ATLASA, IRUDIEN BILDUMA

El Arquitecto Como Coleccionista
El atlas de imágenes como dispositivo crítico
Antón Barco, María

Artikulu honetan collage sistema erabiltzea defendatzen da arkitekturaren kritika bat irudien bitartez gauzatzeko. Historian zehar gertatu den arkitekturaren dokumentazio ia gehiena irudiek osatzen dute, eta ez arkitektoek eskuz egindako irudiek. Ebidentzia hau oinarritzat hartuta eta Susan Sontag-en esaldi hau aintzat hartuz “to collect photographs is to collect the world “, arkitektoaren lanbidea deskribatzen dela dio. Irudiei esker sortzen duen irudien bildumagile bat dela esaten da.

Irudia tresna dinamiko moduan defendatzen da, eta ez elementu pasibo moduan. Irudiek gero eta gehiago inguratzen gaituzte eta nahiz eta historian zehar irudimenean oinarritutako arkitektura defendatu izan den, irudiak ere probetxuzkoak izan daitezke eta haien bilduma egoki batek asko lagundu dezake.
Arkitektoak irudimenari esker eraikitzen du bere buruan eta horretarako irudiak izatea ezinbestekoa da. Beraz aurrerago esan dudan bezala irudiak gauza dinamikoak dira, haien konbinaketari esker errealitateak sortu ditzakegunak.
Irudien bilduma honi ATLASA deituko diogu. Atlas hau osatzen duten elementuek ez dute ikaragarrizko konposizio erakargarri bat izan behar, funtsa haien arteko loturetan dago eta lehen begirada batean antzeman ezin daitezkeen kontzeptuetan. Hitz gutxi agertuko dira, irudiek bakarrik hitzegiten dute. Gainera ez da konfigurazio egoki bat egongo, beti izango dugu era batera edo bestera konposatzeko modua edo interpretatzeko era. Hasieratik bukaerara irakur daiteke, baina baita salto izugarriak eman eta zatika irakurri ere.
Atlasa museoekin alderatzen da artikulu honetan. Izan ere, museo batean sartzen den arte edo bestelako mota bateko bildumek prozesu bat pasatzen dute museoan ikusgai jartzen diren arte. Hau da, bilduma hori hartu, sailkapen berri bat eman, eta ikusleari interesgarri egingo zaion era batean erakusten da. Beharbada ez dira lotura oso ebidenteak izango, hala nola, garai edo kronologikoki ordenatuta, baina elementu guztien artean sortuko den lotura berri hori seguraski interesgarriagoa izango da ikuslearentzat eta honek bere interpretazio edo lotura propioak egin ahal izango ditu.
Konparaketa  honi esker ideia hau gure arkitektura atlasera eraman dezakegu. Irudi edo elementuak hartu, guztiz deskontextualizatu eta era berri batean ordenatuko ditugu. Haien artean sortuko diren konexio berriak interesgarriagoak izango dira ziur, eta pertsona berri batek bilduma hau ikustean bere interpretazio berri baterako aukera daukala sentituko du.

Azken finean hori izango da ATLASAren helburua, denok ebidenteak edo ezagunak ditugun kontzeptuak hartu, kontextutik atera eta era berri batean ordenatzerakoan konexio interesgarri eta berritzaileak sortzea. Beraz gakoa loturetan egongo da batez ere, eta ez hainbeste irudi bakanetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario