jueves, 29 de septiembre de 2016

MAKETA KONTZEPTUALA

Lehenengo ariketa hau egiteko gure ideia maketan adierazi behar dugu. Atzera begiratu eta konturatu naiz lan egiteko era hau niretzako ez dela hain berria, izan ere, aurreko kurtsoetan ere zenbait proiektutan maketan lan egin izan dut. 

Bi ariketa erakutsiko ditut, bakoitzean adierazi nahi nuena azalduz.

Lehena Loos-en Muller etxearen interpretazio bat izan zen. Etxe honek daukan berezitasuna barne ibilbidea da, Loosek estantzien artean sortzen zuen lotura. Hori adierazteko estantzien gardentasuna eta pribatutasuna bereiztu nituen eta kutxa eran adierazi. Haien arteko lotura eskaileraren bidez gertatzen denez altuera ezberdinetan agertuko dira kutxak.




Bigarrena, aldiz, nire proiektu baten ideia adierazteko egin nuen maketa da. Gibson gitarra etxearentzako pabilioia egin nuen. Hau esperientzien ibilbide bat izango zen, gitarra baten fabrikatze prozesua adieraziz, fase bakoitzean erabiltzen diren materialak eta haien nortasuna adierazi nahi izan nituen. Zur gordina,zur landua, hutsunea edo kutxa eta metala. 

Emaitza honako hau izan zen, ondoren proiektua bideratu zuena.



Oraingo ariketan maketa ez da hain kontzeptuala edo txukuna izango beharbada, lan prozesua erakutsiko duen prozesu bat izango da, "zikinagoa" edo ez hain garbia. Baina prozesu honen emaitza agian horrelako zerbait izan daiteke. Aurreko lan hauek begiratzean konturatu naiz beharbada ez dela uste nuena bezain zaila izango, eta kontzeptuak argi izanda emaitza adierazgarri bat lortu daitekela.

miércoles, 28 de septiembre de 2016

ARKITEKTURA ATLASA, IRUDIEN BILDUMA

El Arquitecto Como Coleccionista
El atlas de imágenes como dispositivo crítico
Antón Barco, María

Artikulu honetan collage sistema erabiltzea defendatzen da arkitekturaren kritika bat irudien bitartez gauzatzeko. Historian zehar gertatu den arkitekturaren dokumentazio ia gehiena irudiek osatzen dute, eta ez arkitektoek eskuz egindako irudiek. Ebidentzia hau oinarritzat hartuta eta Susan Sontag-en esaldi hau aintzat hartuz “to collect photographs is to collect the world “, arkitektoaren lanbidea deskribatzen dela dio. Irudiei esker sortzen duen irudien bildumagile bat dela esaten da.

Irudia tresna dinamiko moduan defendatzen da, eta ez elementu pasibo moduan. Irudiek gero eta gehiago inguratzen gaituzte eta nahiz eta historian zehar irudimenean oinarritutako arkitektura defendatu izan den, irudiak ere probetxuzkoak izan daitezke eta haien bilduma egoki batek asko lagundu dezake.
Arkitektoak irudimenari esker eraikitzen du bere buruan eta horretarako irudiak izatea ezinbestekoa da. Beraz aurrerago esan dudan bezala irudiak gauza dinamikoak dira, haien konbinaketari esker errealitateak sortu ditzakegunak.
Irudien bilduma honi ATLASA deituko diogu. Atlas hau osatzen duten elementuek ez dute ikaragarrizko konposizio erakargarri bat izan behar, funtsa haien arteko loturetan dago eta lehen begirada batean antzeman ezin daitezkeen kontzeptuetan. Hitz gutxi agertuko dira, irudiek bakarrik hitzegiten dute. Gainera ez da konfigurazio egoki bat egongo, beti izango dugu era batera edo bestera konposatzeko modua edo interpretatzeko era. Hasieratik bukaerara irakur daiteke, baina baita salto izugarriak eman eta zatika irakurri ere.
Atlasa museoekin alderatzen da artikulu honetan. Izan ere, museo batean sartzen den arte edo bestelako mota bateko bildumek prozesu bat pasatzen dute museoan ikusgai jartzen diren arte. Hau da, bilduma hori hartu, sailkapen berri bat eman, eta ikusleari interesgarri egingo zaion era batean erakusten da. Beharbada ez dira lotura oso ebidenteak izango, hala nola, garai edo kronologikoki ordenatuta, baina elementu guztien artean sortuko den lotura berri hori seguraski interesgarriagoa izango da ikuslearentzat eta honek bere interpretazio edo lotura propioak egin ahal izango ditu.
Konparaketa  honi esker ideia hau gure arkitektura atlasera eraman dezakegu. Irudi edo elementuak hartu, guztiz deskontextualizatu eta era berri batean ordenatuko ditugu. Haien artean sortuko diren konexio berriak interesgarriagoak izango dira ziur, eta pertsona berri batek bilduma hau ikustean bere interpretazio berri baterako aukera daukala sentituko du.

Azken finean hori izango da ATLASAren helburua, denok ebidenteak edo ezagunak ditugun kontzeptuak hartu, kontextutik atera eta era berri batean ordenatzerakoan konexio interesgarri eta berritzaileak sortzea. Beraz gakoa loturetan egongo da batez ere, eta ez hainbeste irudi bakanetan.

NIRE PROIEKTU BAT

7 ETXEBIZITZA ALTZIBARREN

Proiektu honek altzibar auzoan 7 etxebizitza kokatzea zuen helburu.  Horretarako komunikazio nukleo zentral baten inguruan etxebizitza unitateak batuko zituen eraikina sortu nuen. 6x6 m-ko modulazio bati esker lau motatako etxeak agertzen dira, logela kopuruak aldatuz. 

Maketan landu nuen proiektua izan zen, moduluen arteko konbinaketarekin jolastuz, bai eremuaren kokapenaren inguruan eta baita eraikinaren konfigurazioan ere. Horrela azken emaitzera iritsi nintzen nahiz eta proiektu honen garapenak erraz jarraitu zezaken