miércoles, 8 de febrero de 2017

ZALDIBI | Helburuak finkatzen

Aurreko ostiralean talde bakoitzak atlasaren bidez atera zituen ondorioak adierazi zituen paperean. Ideiak gurutzatu ondoren besteen gaien inguruan gure proposamenak egin ditugu, helburuak betetzeko asmoz egin daitezken interbentzio edo lan estrategiak planteatuz.

Gure taldeak aztertu duen gaia, muturreko etorkizunak erakusten zituen ruleta izan da. Talde egileak proposatutako helburuei erantzuteko hurrengo estrategiak proposatu ditugu:

ATLASAREN GAI NAGUSIA:

                Herritarrei muturreko etorkizunak erakutsi eta gerta litekena aurreratu diegu. Horretarako era metaforikoan ruleta batez baliatuta etorkizun ezberdinak aurreikusi ditugu.

DIAGNOSIA

                Herritarren eta herriaren arteko harremana estua izanda, bertan egindako interbentzioen eraginak aztertu behar dira aldez aurretik, era zuzen batean afektatzen baitu.

3 HELBURU NAGUSI

                -Herria reaktibatzea – bizitza sortzea – etorkizuna bermatzea
                -Herriaren berrantolaketa
                - Ingurugiroarekin harremana hobetu

ESTRATEGIAK

                Jada dauden espazioetan interbentzio puntualak egin kalitatea hobetezeko.
                Loturak indartu.

KOKAPENA

                -Herriko plaza
                -Industriagunea
                -Eskalako aparkalekua

GURUTZATZEA, GURE PROPOSAMENA

          Gaur egun dauden gune sozialak edo biziak identifikatzea eta haien arteko loturak berrantolatzea herriari bizia emateko.
          Ekipamenduen berrantolatzea eta behar den kasuetan eraispena espazio ireki berriak sortzeko eta ekipamenduak gune batean zentratuta indartzeko.
        Naturak dituen baliabideen berrikusketa herriarekin lotzeko eta herritarrengan eragin zuzenagoa izateko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario