jueves, 15 de junio de 2017
jueves, 18 de mayo de 2017
jueves, 6 de abril de 2017
jueves, 23 de marzo de 2017
ETORKIZUNA ZALDIBIN? | Vorarlberg eredua
Tailerrean aipatu den Vorarlberg ereduari buruzko bideoa. Zurezko arkitekturak Austriar bailaran izan duen eragina.
miércoles, 22 de marzo de 2017
ETORKIZUNA ZALDIBIN? | zurarekin espazioak eraldatzen
Inguruko basoen ustiapenaren ondorio izan daiteken zuraren industriak herrian izan dezaken eragina erakusteko proposatzen dira egitura itsatsi hauek. Inguruan esku sartze handirik egin gabe espazioak erabat eraldatzen dira eta herrian zehar falta zaizkien funtzioak bete daitezke. Aisigune edo gune estaliez gain inguruko baserriek herrian izan dezaketen partaidetza bultzatzen duten jarduerak ere proposatzen dira, hala nola, agroekologia inguruko ikastaroak emateko gela eta baratzak, zurgintzaren industria zentralizatzeko bulego guneak, etab. Hori baita proiektu honen oinarrietako bat.
Interbentzio txiki hauek herriko txoko ezberdinetan proposatzen dira. Denboran zehar aldakorrak izan daitezke beharren arabera, hortaz, herrigunea bizirik mantentzen da bere itxura behin eta berriz aldatuz.
jueves, 9 de marzo de 2017
lunes, 27 de febrero de 2017
miércoles, 22 de febrero de 2017
miércoles, 15 de febrero de 2017
miércoles, 8 de febrero de 2017
ZALDIBI | Helburuak finkatzen
Aurreko
ostiralean talde bakoitzak atlasaren bidez atera zituen ondorioak adierazi
zituen paperean. Ideiak gurutzatu ondoren besteen gaien inguruan gure proposamenak
egin ditugu, helburuak betetzeko asmoz egin daitezken interbentzio edo lan
estrategiak planteatuz.
Gure taldeak aztertu
duen gaia, muturreko etorkizunak erakusten zituen ruleta izan da. Talde egileak
proposatutako helburuei erantzuteko hurrengo estrategiak proposatu ditugu:
ATLASAREN GAI NAGUSIA:
Herritarrei
muturreko etorkizunak erakutsi eta gerta litekena aurreratu diegu. Horretarako
era metaforikoan ruleta batez baliatuta etorkizun ezberdinak aurreikusi ditugu.
DIAGNOSIA
Herritarren
eta herriaren arteko harremana estua izanda, bertan egindako interbentzioen
eraginak aztertu behar dira aldez aurretik, era zuzen batean afektatzen baitu.
3 HELBURU NAGUSI
-Herria
reaktibatzea – bizitza sortzea – etorkizuna bermatzea
-Herriaren
berrantolaketa
- Ingurugiroarekin
harremana hobetu
ESTRATEGIAK
Jada dauden
espazioetan interbentzio puntualak egin kalitatea hobetezeko.
Loturak
indartu.
KOKAPENA
-Herriko
plaza
-Industriagunea
-Eskalako
aparkalekua
GURUTZATZEA, GURE PROPOSAMENA
Gaur egun dauden gune sozialak edo biziak
identifikatzea eta haien arteko loturak berrantolatzea herriari bizia emateko.
Ekipamenduen berrantolatzea eta behar den
kasuetan eraispena espazio ireki berriak sortzeko eta ekipamenduak gune batean
zentratuta indartzeko.
Naturak dituen baliabideen berrikusketa
herriarekin lotzeko eta herritarrengan eragin zuzenagoa izateko.
martes, 31 de enero de 2017
Suscribirse a:
Entradas (Atom)