jueves, 23 de marzo de 2017

ETORKIZUNA ZALDIBIN? | Vorarlberg eredua

Tailerrean aipatu den Vorarlberg ereduari buruzko bideoa. Zurezko arkitekturak Austriar bailaran izan duen eragina.


miércoles, 22 de marzo de 2017

ETORKIZUNA ZALDIBIN? | zurarekin espazioak eraldatzen








Inguruko basoen ustiapenaren ondorio izan daiteken zuraren industriak herrian izan dezaken eragina erakusteko proposatzen dira egitura itsatsi hauek. Inguruan esku sartze handirik egin gabe espazioak erabat eraldatzen dira eta herrian zehar falta zaizkien funtzioak bete daitezke. Aisigune edo gune estaliez gain inguruko baserriek herrian izan dezaketen partaidetza bultzatzen duten jarduerak ere proposatzen dira, hala nola, agroekologia inguruko ikastaroak emateko gela eta baratzak, zurgintzaren industria zentralizatzeko bulego guneak, etab. Hori baita proiektu honen oinarrietako bat.
Interbentzio txiki hauek herriko txoko ezberdinetan proposatzen dira. Denboran zehar aldakorrak izan daitezke beharren arabera, hortaz, herrigunea bizirik mantentzen da bere itxura behin eta berriz aldatuz.